Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pasaiako kaleetan egiten diren hamar elkarrizketetatik bi, euskaraz

Pasaiako kaleetan egiten diren hamar elkarrizketetatik bi euskaraz dira. 1991etik, hau da, neurketak egiten direnetik, daturik onena da.

Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2016/04/29
kale.neurketa.pasaia

Antxoko Kultur Etxean eman zituzten neurketaren emaitzak

Gora doa euskararen erabilera Pasaiako kaleetan. Soziolinguistika Klusterrak iazko urrian egindako kaleko neurketaren arabera, Pasaian kalean egiten diren elkarrizketen %20,2 dira euskaraz. Aurreko datua, 2012koa, nabarmen hobetzen du horrek: %14,9koa izan zen ordukoa. Atzerago egin diren beste 14 neurketek ere ez dute 2015eko emaitza gainditzen. Asteazkenean aurkeztu zituen Soziolinguistika Klusterrak, Antxon, 2015eko neurketaren emaitzak. Olatz Altunak eman zituen azalpenak. Hainbat irakurketa egin daitezke datu horren atzean. Lehena, nabarmenena, euskarak gero eta toki gehiago duela Pasaiako kaleetan. Beste irakurketa bat, epel aztertu beharrekoa: 1991n Pasaiako euskararen erabileraren kale neurketa egin zenean, udalerrian euskaraz zekitenen kopurua %26,9koa zen; 2015ean %38,2koa. Horrek esan nahi du, Pasaian euskaraz dakitenen kopuruaren igoera, eta kaleko erabilerarena ez daudela proportzioan. Hau da, ezagutzak nabarmen egin duela gorago erabilerak baino. 1991n, erabilera %18,9koa izan zen. Eta gogoeta egiteko beste aldagai bat: udalerriko kaleetan euskaraz gehien egiten dutenak haurrak dira (elkarrizketen ia %40); gazteen artean, erabilerak gora egin duen arren azken urteetan, %17,6an dago: euskara ezagutza mailarik handienetakoa dute gazteek. Helduen kasuan %18,8koa da erabilera (2001etik zortzi puntu hazi da), eta adinekoak dira euskara gutxien hitz egiten dutenak: %8,7. Barrutiak 2015eko urrian egin zuen kale neurketa Soziolinguistika Klusterrak. Orotara, 10.846 elkarrizketa neurtu zituen udalerriko sei eremutan: Donibanen Bonantza eta Meipi inguruetan; Antxon; Trintxerpen; eta San Pedroko Arrantzaleen Auzo inguruan nahiz Alde Zaharrean. Barrutikako erabilera: Donibaneko bi eremuetan neurtutako elkarrizketen ia %36 izan dira euskaraz; Antxon %23,5ekoa izan da erabileraren indizea; San Pedroko alde zaharrean %21,6koa, Pobladon edo Arrantzaleen auzoan %9koa, eta Trintxerpen %5,7koa. 2001ean, honakoak ziren datu horiek, zonalde berberetan: Donibaneko Bonantza inguruan %45eko erabilera izan zen, eta Meipin %31koa; Antxon %10koa izan zen erabilera, %4koa Trintxerpen, eta San Pedroko Pobladon %5ekoa eta alde zaharrean %21,6koa. Hortaz, azken urteetan, barruti guztietan egin du gora erabilerak Donibaneko Bonantza aldean izan ezik. Datu gehiago. Emakumeek gizonek baino zertxobait gehiago hitz egiten dute kalean euskaraz (%21,6, gizonen %18,7aren aldean); helduak bakarrik daudenean, euren arteko elkarrizketen %10 dira euskaraz, baina helduek eta haurrek osatutako taldeetan %39,4raino igotzen da erabilera. Haurrek, euren artean, hamar elkarrizketatik lau dituzte euskaraz. Espero daitekeena, eta inguruko datuak Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-k sortutako formula matematiko baten arabera, euskararen ezagutzaren eta horrek elkarrizketa taldeetan duen eraginaren araberako datua lor daiteke. Hala, Pasaiako datuak aplikatuz, udalerrian espero zitekeen erabilera maila %10,3koa da: hortaz, espero daitekeenaren bikoitza da hizkuntzaren erabilera udalerrian. Bestalde, Soziolinguistika Klusterrak, alderaketa egiteko inguruko hainbat datu erabili ditu. Hala, euskararen erabilera orokorra Euskal Autonomia Erkidegoan %16,1ekoa da; Euskal Herrian %13,3koa; Gipuzkoan %32,7koa, eta Donostialdean %20,3koa. Pasaian %20,2koa da.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.