Julen Mendoza alkatea eta Bernar Lemos Hirigintza zinegotziak auzo batzarrak egingo dituzte gaurtik hasi eta hilaren 19ra bitartean.
Gabierrota auzoan gaur izango da batzarra. Mendoza eta Lemos izango dira udalaren ordezkari.
Julen Mendoza alkatea eta Bernar Lemos Hirigintza zinegotziak auzo batzarrak egingo dituzte gaurtik hasi eta hilaren 19ra bitartean. Auzo batzar ugari egingo dituzte epe horretan zazpi auzoetara hurbilduko dira herritarren kezkak jasotzera udal ordezkariak. Auzo bakoitzeko auzo elkartean egingo dituzte batzar horiek, gaurkoa Gabierrota auzoko Laguntasuna auzo elkartean hain zuzen ere.
Nagore Basurto Gizarte Zerbitzuen zinegotzia eta Jose Cruz Legorburu Ingurumen zinegotzia ere batzar banatan izango dira.
Batzarrak 18:30etik 20:0etara egingo dituzte auzo guztietan, Zamalbidekoa izan ezik, 11:00etatik 12:30etara izango da bertan. Udaletik bertaratzeko deia egin diete auzotarrei.
Batzar egutegia
- Gaur, astelehena: Gabierrotako Laguntasuna Auzo Elkartean.
- Bihar, asteartea: Lartzabalgo Haritza Auzo Elkartean.
- Hilak 5, osteguna: Iztietako Gurekin Auzo Elkartean.
- Hilak 8, igandea: Zamalbide Auzo Elkartean.
- Hilak 16, astelehena: Galtzarabordako Gure Leku auzo Elkartean.
- Hilak 18, asteazkena: Gaztañoko Auzo Elkartean.
- Hilak 19, osteguna: Igantziko Auzo Elkartean.