Helburuak lortuta, baikortasunez ekingo diote zuri-gorriek denboraldi bukaerari.
Tramite hutsezko partida izan da asteburukoa Pasaiarentzat. Jaitsiera postuetan, askoz gehiago zuen Betoñok jokoan Pasaiak baino. Hala ere, partida lehiatua izan zen oso.
Bisitariak izan ziren Don Boscoko markagailuan aurreratzen lehenak, hemeretzigarren minutuan. Banakoa aurki lortuko zuen Pasaiak, 34. minutuan, Anderrek sartutako golari esker.
Partidaren bukaera aldera iritsi ziren beste bi golak; lehenbizi Pasaiarena, 78. minutuan, Urtzik sartuta, eta ondoren lortu zuen Betoñok binakoa, partida bukatzeko zazpi minuturen faltan.
52 punturekin, eta denboraldia bukatzeko bi partida falta direnean, sailkapeneko zazpigarren postuan dira zuri-gorriak.
Zozketaren zenbakia: 453
Baloiaren babesle: Ura iturgintza