Hileroko lehenengo astelehenean zita jarria du Duintasuna elkarteak Errenteria-Oreretan, bertan elkartu dira gaurkoan ere hamarnaka lagun. Hilabetean 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatu eta “zerga iruzur itzelak” salatu dituzte bertaratutakoek. Txistu eta akordeoi doinuekin eta aldarrikapen oihuz eman diote bira herriari.
Herritar batzuen eskaerari jarraituz, Gurutze Gorriak, Elbarrituen elkarteak eta Duintasuna elkarteak idatzi bat bidali diote udaletxeari epaitegiko irisgarritasunaz kexatuz eta konponbideak eskatuz. Manifestazioaren ondoren udaletxearen erantzuna irakurri dute esanez lehenbailehen igogailua jartzeko obrekin hastea espero dutela.
Sinadura bilketa Irunen
Martxan jarritako sinadura bilketan oraingoz 6000 sinadura lortu ditu Duintasunak. Eusko legebiltzarrean aurkeztuko ditu bildutako sinadura guztiak. Bertan Eusko Jaurlaritzak gutxieneko pentsioak 1.080 euro arte osa ditzala eta bertako Babes Sistema eta Gizarte Segurantza eskatuko dituzte.
Ostiralean, maiatzaren 6an Irunen izango da sinatzeko aukera. 11:00etik 13:00era Urdanibia plazan, Luis Marianon, Eguzkitza kalean (farmaziaren ondoan) eta Basurko kalean.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.