Ezker Anitzak, Pasaiak Ahal Du-k eta EH Bilduk babestu dute Herrera Herriraren proposamena; atxikimendu gehiago bildu nahi dituzte.
Herrera Herrirak herriko elkarte, eragile eta norbanakoan babesa lortu nahi duen dokumentua plazaratu du
Larunbatean izenpetu zuten akordioa Herrira Herrirak, EH Bilduk, Ezker Anitzak eta Pasaiak Ahal Du-k, prentsa aurrean, biziberritzearen inguruan azken aldian eman direnak aztertzeko aurrez deitua zuten
topagunea bukatzerakoan.
Pasaitarrak “gutxietsiak eta baztertuak” direla uste du Herrera Herrirak, herriari dagozkion erabakiak herritarren bizkar hartzen dituztelako eta Pasaiatik kanpo, eta “eskandalagarritzat” jo dute
gertatzen ari dena.
Aldundiari, jaurlaritzari zein Portu Agintaritzari udalarenak diren eskumenak lapurtzea leporatzen die Herrera Herrirak, eta Udal Gobernu taldeari, berriz, herritarrek protagonista izan dituzten parte hartze prozesuetan hartu diren erabakiak ez errespetatzea.
Horregatik guztiagatik, Herrera Herrirak sindikatu, gizarte eragile eta herritarrei larunbatean publikoki aurkeztu zuten akordioa izenpetzea proposatuko die, Pasaiari dagozkion erabakiak Pasaian hartuko direla bermatzeko, “denon artean eraikitakoa defendatzeko” eta “gehiegikeriak” salatzeko.
Bost puntuko akordioa