Udalekuetako ekintza guztiak Lezon egingo dituzte uztailaren 1etik 29ra bitartean, astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:30era.
Udalekuak Lezon
Gaurtik hasita zabalik da udalekuetan izena emateko epea. Interesdunek hilaren 13a izango dute izena emateko azken eguna, eta horretarako, Euskara eta Kultura sailara jo beharko dute, edo
Lezoko Udaleko webgunearen bidez matrikula egin. Udaleku irekien bidez giro euskaldunean jolasak, dantzak, abestiak, antzerkia eta beste hainbat ekintza egiteko aukera izango dute 3 eta 10 urte arteko haurrek.
Udalekuetako ekintza guztiak Lezon egingo dituzte uztailaren 1etik 29ra bitartean, astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:30era. Lanean ari diren gurasoentzat, taldea sortuko balitz haurtzaindegi zerbitzua jarriko dutela martxan jakinarazi dute antolatzaileek 08:00etatik aurrera. Matrikulak 80 euro balio ditu eta familia ugarientzat berriz, 60 euro. Haurtzaindegi zerbitzuan izena ematen dutenek 53 euro ordaindu behar dituzte zerbitzu horregatik, eta familia ugariek, 40 euro.
Izena emateko baldintzak
Udaleku irekietan izena emateko aurtengo urtarrilaren 1etik Lezon erroldatuta egon behar dute haurrek. Salbuespena dira bizilekua aldatu dutenek edo etorkinen seme-alabak direnek, “kasu horietan Lezoko ikastetxeetan matrikulatuta egon behar dute”. Udalekuen gaineko informazioa emateko ekainaren 7an bilera egingo dute izena eman duten haurren gurasoekin 16:30ean Gezalan.