Dantzari Txiki Eguna ospatuko da igandean Lezon

Dantzari Txiki Eguna antolatu du Murixka Dantza Taldeak igande honetarako Lezon.

Lezoko dantzariak Antxon

Antxoko Dantzari Txiki Egunean egon ziren Murixkakoak apirilaren 24an

Dantzari txikiz beteko da igande honetan Lezo Murixka Dantza Taldeak antolaturiko Dantzari Txiki Egunean. Lezoko dantza taldeaz gain, Antxoko Alkar Txiki, Hernaniko Ttarla, Oreretako Ereintza, Anoetako Anitz, Iruñako Amaiur eta Getariko Gure Txeru taldeak ikusteko aukera izango da 11:30etik aurrera. Herriko kaleak girotzeko kalejira egingo da 11:30etan Saldise Plazatik hasita eta 13:00etan emanaldia eskainiko dute Saldise Plazan bertan. Ondoren, kiroldegiko frontoian bazkalduko dute dantzari, musikari eta begiraleek eta jolasekin emango diote amaiera egunari.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.