[Kirol emaitzekin] Jaixki AFTk ez du hutsik egin

Jaixki AFTk mailari eutsi dio. Areto futboleko Gipuzkoako Lehen Mailan ariko da beste sasoi batez.

jaixkiaft

Jaixkikoak, larunbatean, Bekoerrotan

Lauburu Ibarra taldeari larunbat arratsaldean 3-1 irabazita, Gipuzkoako Lehen Mailan jarraituko du Jaixki AFT taldeak 2016/17 sasoian. Ligako azken partidara arte borrokatu dute ez jaisteko, baina merezi izan du, maila mantendu dute. Lezok herrialdeko mailarik gorenean berriz ere talde bat izango du. Jaixkiren esku zegoen mailari eustea. Irabaziz gero, eurena zen plaza. Baina larunbat goizean presioa sentitzen hasi ziren lezoarrak: Ataun taldeak Zaldibiari 5-6 irabazi zion, hortaz, salbazioa ematen zuen 11. postua ataundarren eskura pasatu zen ordu batzuz. Jokatu gabe egon arren, zorigaiztoko 12. postuan, jaitsierakoan, egon ziren ordu batzuz lezoarrak. Baina ataundarren garaipena, presioa baino, grina emateko balio izan zitzaien lezoarrei. Hasieran jokoan sartu ezinik, urduri ziurrenik, baina apurka konfidantza hartuz joan ziren partidan. Garaipena lortu arte egon ziren zuhur kantxan, zaleen laguntzarekin. Helburua beteta, beraz.
Asier Larrea

Azken partida jokatu zuen Jaixkirekin larunbatean Asier Larreak

Partidan bereziki gogoan izan zuten Asier Larrea. Bere azken partida izan zen taldean. Ohorez agur esan zion bere ibilbideari Jaixkin.

FUTBOLA

Gizonen Erregional Preferentea
  • Allerru-Vasconia 0-2
Gizonen Lehen Erregionala, Kopa
  • Allerru-Dunboa Eguzki
Emakumeen Erregional Preferentea
  • Ordizia-Allerru 2-1
Gizonen Gazteen Ohorezko Maila Hondarribia-Allerru 4-1

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Jaixki AFT-Lauburu Ibarra 3-1

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Erroibide Irun-Allerru 71-18
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.