Sanferminetan begirada jarrita bilera irekia deitu du Antxoko Topaguneak.
Apirilaren 4an jai herrikoien inguruko hausnarketa egin zuen Topaguneak Donostiako piratekin batera
Antxoko Topagunea urtarrilaren 1etik hilabetero balore parte hartzaile, euskaldun eta parekideak lantzen aritu da. Baina bi hilabete besterik ez dira falta dagoeneko eta herriko jaietan finkatua du begirada. Topagunearen egitaraua eta gunearen itxuraz hausnartu eta erabakiak hartzeko bilera irekia deitu dute gaur 18:00etan AEKn.
Maiatzak 5
Maiatzaren 5a osteguna dela aprobetxatuz eta herrian pintxo poteak duen arrakasta ezagututa, ostegun honetan 19:00etatik aurrera karpatxo bat jarriko dute zumardian. Bertan, edaria eta pintxoak eskainiko dira eta baita proposamenak jasotzeko kutxa batzuk ere.