Trintxerpeko zein dendatan egin dezaketen euskaraz erakutsi diete ikasleei

Dendatan euskararen erabilera sustatu, eta bide batez, bertako merkataritza bultzatu nahi du kanpainak

trintxerpe, merkataritza, euskara

Ikasleak, Trintxerpeko arrandegira egindako bisitan

Pasaiako Udalaren merkataritzako lan-mahaiak, herriko ikastetxe eta merkatariekin elkarlanean, bisita gidatuak antolatu ditu Ez geratu atean, sartu kalitatean euskaraz merkatari sareko dendetara. Bezero eta dendarien arteko harremanak euskaraz izan daitezen lortzea da helburua eta, bide batez, herriko merkataritza sustatu. Bisitak Pasaia-Lezo Lizeoko 4.mailako ikasleek egin dituzte, Pasaiako udaleko langile baten eta ikastolako irakasleen laguntzaz. Trintxerpeko ondorengo dendak bisitatu dituzte: Sonesa kirol-denda, Lema paper-denda, Gurrutxaga kirolak, Escudero harategia, Santa Maria arrandegia, Berrondo botika, Losa Ciganda botika, Illunbe burdindegia eta Amigos Peludos txakur ile-apaindegia. Ikasleek ondo pasa dute bisitetan, eta adierazi dutenez “gauza asko ikasi” dituzte. Ikasleen harridurarako, uste baino jende gehiagok erabiltzen du euskara  Trintxerpeko dendetan. Iniziatiba honen bitartez,  kanpainan parte hartzen duten dendak ezagutzera eman nahi dituzte herritarren artean, eta bide batez, ikastetxeetako ikasleei Trintxerpeko zein dendetan egin dezaketen euskaraz erakutsi.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.