Herriarteko Esku Huskako Txapelketa jokatuko dute bihar Fanderian
19:30ean hasita Errenteria eta Andoaingo taldeak ariko dira nor baino nor kantxan. Kadete, Gazte eta Seniorretan hiru partida jokatuko dituzte.
Pilotazaleentzat hitzordu garrantzitsuenetako bat izango da bihar Errenteria-Oreretan. Herriarteko Esku Huskako Txapelketa jokatuko dute Agustina Otaola Raketista Profesionala frontoian. 19:30ean hasita Errenteria eta Andoaingo taldeak ariko dira nor baino nor kantxan. Kadete, Gazte eta Seniorretan hiru partida jokatuko dituzte. Materialaren aukeraketa jaialdia hasi baina 45 minutu aurretik egingo dute.
Errenteriako taldea iazko maila hobetzen saiatuko da.
Herriarteko Pala Txapelketa
Herriarteko Pala Txapelketa jokatuko dute bestalde, herriko palistek. Ordiziako Beti alai frontoian ariko dira final laurdenetan. larruzko paletan Ibon Eskisabel eta Abel arituko dira, eta pala motzean Yorel martinez eta Ruben arituko dira. Finalaurrekora iristeko aukerak badituzte errenteriarrek.