Astelehenean zabalduko da 2016-2017 ikasturterako Tomas Garbizu Lezoko Udalaren musika eskolan izen emateko aukera.
Astelehenean zabalduko da 2016-2017 ikasturterako izen emateko epea
2016-2017 ikasturtea antolatzen hasi da
Tomas Garbizu Lezoko Udalaren musika eskola. Hortaz, datorren astelehenetik aurrera bertan izen emateko epea zabalik egongo da. Ikasle ofizialek maiatzaren 9tik 20ra eman beharko dute izena, 16:15etik 20:00etara. Eta tresna aukeraketa maiatzaren 9tik 27ra egingo dute. Ikasle berriek, ordea, ekainaren 20tik 24rako epean izango dute musika eskolan izen emateko aukera, 10:15etik 14:00etara.
Instrumentua hautatzeko momentuan aukera anitza izango du ikasleak; trikitia, panderoa, pianoa, sintetizadorea, klarinetea, saxofoia, txistua, flauta, perkusioa, biolina, biola, biolontxeloa, fliskornoa, akordeoia, tronpeta, gitarra, bateria eta gitarra elektrikoa.
Kurtsoko aurkezpena irailaren 5ean izango da 17:00etan eta kurtso hasiera, irailaren 6an. Informazio gehiago jaso nahi duenak 943529999 telefonora deitu edo
helbide elektroniko honetara idatzi beharko du.