Antxoberfesten atariko, tokiko artisau garagardoen dastaketa

Antxotar talde batek sortutako Geure garagardoa aurkeztuko dute bihar

Tokiko garagardoek tokia izango dute azokan

Tokiko garagardoek tokia izango dute azokan

Artisau garagardoen erakusketa antolatu du Antxoko Jai Batzordeak Antxoberfesten atariko. Datorren ostegunean hasiko da Antxoko Garagardo Feria, eta larunbatera arte iraungo du (hilaren 12tik 14ra). Bihar aurkeztuko dute, arratsaldez. Aurkezpenerako, aurten lehenbizikoz, Euskal Herriko artisau garagardoen dastaketa antolatu dute, inguruko ekoizle txikiekin. Tartean izango dira, GaraArt (Gasteiz); Olbea Agurain (Agurain); Druken Bros (Getxo); Urban (Zamudio); Tito Blas (Gorliz); Zerb (Arrasate); Gar&Gar (Donostia); Pagoa (Oiartzun); Mattinada Garagardoa (Errenteria-Orereta); La Vache (Ipar Euskla Herria) eta Geure (Pasai Antxo). Antxoko ekoizleek lehenbizikoz aurkeztuko duten beren garagardoa, Geure izenekoa, publiko aurrean. Izan ere, garagardo artisau guztiak dastatzeko aukera izango da bihar, Gure Zumardian, 11.30etik 14:30era, eta 17:00etatik 20:00etara. Garagardoa botiletan salduko dute soilik, eta dastaketa ekoizleek gidatuta izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.