Balbino Saenz 'Balbi'ren urtebetetzea ospatuko dute Antxon

Herri bazkaria, jolasak, eta dantzaldia izango dira, besteak beste

Balbi, herribazkaria

Iazko sanferminetan, presoen aldeko brindisean, Balbiren aldeko argazkia

Urteak beteko ditu igandean Balbino Saenz ‘Balbi’, eta antxotarrek barrutiko preso politikoaren urtebetetzea ospatzeko elkartasun festa antolatu dute. Eguraldia lagun, Gure Zumardian bilduko dira herritarrak herri bazkarian. Antolatzaileek iragarri dutenez, paella erraldoia prestatuko dute, eta horrez gain, zizka-mixkak, edariak, txokolatea bizkotxoarekin eta kafea eskainiko dituzte. Bazkarirako txartelak Leunda tabernan eros daitezke. Bazkariaren ondoren, jolasak, musika eta dantzaldia izango dira. Balbino Saenz ‘Balbi’ gaur egun Valentzian dago preso, Picassenten.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.