Ostolazak eta Ugartemendiak, beste 45 lagunekin batera, asteartean deklaratu beharko dute.
Espainiako Auzitegi Nazionalak presoen inguruko 47 euskal herritar deitu dituzte deklaratzera. Tartean dira Onintza Ostolaza abokatu oiartzuarra eta Manu Ugartemendia Oreretarra. Asteartean joan beharko dute deklaratzera. Horren harira, astelehenean, batzar informatiboa egingo dute Done Eztebe plazan, Ostolazaren zein gainontzekoen egoeraren berri emateko, eta “epaiketa politikoak” salatzeko. 20:00etan hasiko da.
Ugartemendiaren herrian berriz, Errenteria-Oreretan, asteartean egingo dute elkarretaratzea 19:30ean Herriko plazan Oreretarrari elkartasuna adierazi eta epaiketa politikoen amaiera eskatzeko. Ezker abertzaleak
Epaiketa politikorik ez lemapean deitu du elkarretaratzea.