Igoera jokoan, zaleen bultzada nahi du Pescados Ferreres Anaiak taldeak

Igoera lortzeko bi partida irabazi behar dituzte, lehena biharkoa, Donibaneko kiroldegian, Lauburu Ibarraren kontra

pescados, playoff

Euskadiko Ligara igotzeko play offak jokatuko ditu talde antxotarrak

Gipuzkoako Ligatik Euskadikora jauzia egitea. Horixe helburua, antxotarrak hatz puntekin ia ukitzen ari direna. Horretarako, baina, bi partida gehiago irabazi behar ditu orain artean ia dena irabazi duen taldeak. Lehen partida bihar dute, etxean, Donibaneko kiroldegian, Lauburu Ibarraren kontra, 16:30ean. Kiroldegiko harmailak zaleekin bete nahi ditu talde antxotarrak, eta jarraitzaileen bultzadaz garaipena bermatu. Izan ere, bihar irabaztea ezinbesteko baldintza baita hurrengo urratsa emateko. Garaipena lortzekotan, hurrengo zita hilaren 14an dute, Aretxabaletan, 19:00etan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.