Bertako garagardo artisauak dastatzeko aukera dago gaur Antxon
Euskal Herriko garagardo ekoizle artisauek hartu dute gaur Antxoko Zumardia Antxoberfesten eskutik. Zortzi ekoizle izan dira guztira, eta bakoutzak hainbat garagardo eraman ditu publiko zabalak dasta ditzan. Gipuzkoatik heldu dira gehienak, lau guztira, eta horien artean Errenteria-Oreretako Mattinadaren eta Pasai Antxo bertako Geurearen ekoizleak izan dira. arabatik bakarra joan da, eta Bizkaitik, berriz, hiru ekoizle izan dira.
Goiz partean ostalariek dastatu dituzte garagardoak eta eguerdi partean dastaketa hori publikoari zabaldu diote. Markos Novoa Antxoberfesteko antolatzaileak produktuen kalitate ona nabarmendu du, “benetan oso maila altua ematen ari direla denak”. Dastatzearekin batera gustukuena ere aukeratuko dute gaur ostalari zein herritarrek, eta irabazten duen ekoizlearen garagardo upelak datorren astean ospatuko duten Antxoberfesten izango dira.
Novoak tabernariei dei egin die bertako garagardoa sustatzera, “benetan garagardo onak direlako”. Garagardo festaren helburuetako bat hori dela gaineratu du.
17:00etan berriz ere zabalduko dute karpa eta garagardoa nagusi izango da. arratsalde partean gainera, aurtengo Antxoberfesterako antolatu duten egitaraua aurkeztuko dute. Zein garagardo izango diren bertan, eta zein musika emanladi.