Ostiralean egingo du bilera. Datorren ikasturteko erronkak zein Sorturen funtzionamendua aztertzea izango dira batzarreko gaiak.
Oiartzungo Sortuk batzarra egingo du datorren ostiralean, hilaren 13an. Ezker abertzaleko 9.000 kidek egindako Abian prozesuaren ondorengo lehenengo bilera izango da. Alderdiak jakinarazi duenez, “garrantzi berezia” izango du ostiraleko batzarrak. Izan ere, datorren ikasturteko erronka politikoei buruz ariko dira bertan. Sorturen birfundazioari buruz ere ariko dira Haurtzaro Ikastolako jangelan 17:30ean bilduko direnak.
Haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dutela jakinarazi du Oiartzungo Sortuk. Horretarako,
e-posta bidezko mezu bat bidali beharko dute interesa duten gurasoek, osteguna baino lehen.