Kontribuzioa ordaintzeko epea hasi da gaur
Ekainaren 30era arte ordain daitekeela jakinarazi du udalak.
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, kontribuzioa ordaintzeko epea gaur ireki dute. Ordaindu behar dutenek ekainaren 30era arte izango dute astia. Udalak adierazi duenez, helbideratutako ordainketak ekainaren 6an (astelehena) kobratuko dituzte.