Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Enpresa txiki eta ertainetan euskara sustatzeko abiaraziko dute Lanin egitasmoa

Datorren ostegunean aurkeztuko dute proiektua. Oiartzunen 500 enpresa dira 50 langile baino gutxiago dituztenak.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2016/05/12
mamut lanin

Mamut merkataritza zentroa enpresa txiki eta ertain ugariren habi da

Enpresa txiki eta ertainetan euskararen erabilera bultzatu nahi du Oiartzungo Udalak. Horretarako, Lanin izeneko egitasmoa abiaraziko du. Gaur zortzi, hilaren 19an, aurkeztuko dute proiektu hori, Elorsoro kiroldegiko bilera gelan. Bilera ireki formatua izango du, eta bertan Jexux Leonet alkatea, Ioritz Aizpuru euskara saileko zinegotzia eta Mikel Irizar aldundiko Hizkuntza berdintasunerako teknikaria izango dira. Enpresa txiki eta ertainetako kideak —enpresari zein langileak—, euskalgintzakoak zein gaiarekin interesa duen edonor bertaratzera gonbidatu dituzte. 19:00etan hasiko da Lanin egitasmoaren aurkezpena. Sei hileko lehen urratsa Lanin-en helburua tamaina horietako enpresetan euskarak duen presentzia zein erabilerak duen egoera ezagutzea izango da. Horrela, dauden hutsune eta beharrak identifikatu eta hiru urterako plan bat osatu nahi dute. Udalak AEKren Ahize hizkuntza aholkularitzako teknikarien laguntza izango du. Sei hilabete iraungo du prozesuaren lehen urratsak. Udala elkarlanean ariko da herriko enpresari txikiekin —horien lagin bat hartuta—, baita euskalgintzarekin ere. Urrira arte egongo dira horrela, eta orduan aurkeztuko dituzte lanketaren emaitzak. 3.000 langile baino gehiago Oiartzunen 50 langile baino gutxiago dituzten 500 enpresa baino gehiago daude. Guztira, 3.000 langile baino gehiago dira. Orain arte, udalak enpresa handiekin lan egin du euskararen normalizazioa bultzatzeko, baita ostalari eta merkatariekin ere. Hala ere, udalaren arabera “funtsezkoa” da enpresa txikiagoekin ere lan egitea. Lanin egitasmoa eurekin batera diseinatuko dute, “emango diren urratsak errealak izan daitezen”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.