Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Oposizioak begirunea exijitu eta kaiko Herrera itzultzeko eskatu dio Portuari

oarsoaldea
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2016/05/13
Oposizioa, biziberritzea, portuaren plan berezia

Eskualdeko EH Bildu, Ahal Dugu,Irabaziz, Ezker Anitza-IU eta Equok biziberritzearen gaineko irakurketa bateratua egin dute

Oarsoaldeko EH Bildu, Ahal Dugu, Irabaziz, Ezker Anitza-IU eta Equok biziberritzearen gaiaren gaineko irakurketa kolektiboa egin dute gaur. “Ez dugu irudikatzen Porturik gabeko badiarik”, esan dute, baina “Portu Agintaritzak inguruko herriekin, udalekin eta herritarrekin dituen harremanak errespetuzkoak izan behar direla” aldarrikatu dute. Esan dutenez, Portu Agintaritza “kontrako norabidean doa, zeharo”, eta Foru Aldundiak behin-behinean onartu duen Plan Bereziaren berrikusketa aipatu dute adibidetzat. “EAJ eta PSEren bulegoetan egin dute sukalde-lana, udalen zein herritarren bizkar”, salatu dute. Horrez gain, portuan txatarra edota magnesitaren kudeatzeko erak salatu dituzte, eragin dituzten “hauts, usain eta zaratengatik, batez ere gertuen dauden auzo edo zonaldeetan, Errenteriako Kaputxinoak edo Pasai Antxo” kasu. Plan Bereziaren aldaketak, zentzu horretan, ez dakarrela aldaketarik salatu dute, Portuaren inguruan bizi diren pertsonei sortzen zaizkien kalteak zuzentze aldera ez direlako neurriak hartu. “Aldaketarekin Portuko interesak defendatu dituzte soilik”, salatu dute, eta Portu Agintaritzak plan berezia aldatzeko beharra ez zuela defendatu dute, “orain proposatzen diren hainbat ekintza interes politikoagatik Portuak berak geldiarazi” zituelako aurreko agintaldian Pasaiako EAJren laguntzaz”. Oposizioko alderdien ustez, “Portu Agintaritzak bere Plan Berezia, orain arte libre zeuden kaiko Herrerako lurrak berrokupatzeko” aldatu du, Trintxerpeko “Euskadi Etorbidetik 10 metrora 14 metro alturako pabiloiak eraiki ahal izateko” eta “herritarrek eta udalak adostutako ordenazioa hankaz gora jarri eta edozein birgaitze integrala hamarkadetarako blokeatzeko”. Plan Bereziarekin, Pasaiaren etorkizuna ez ezik  “eskualde guztiaren etorkizuna kolonizatu eta hipotekatuko” dutela ohartarazi dute. “Ez dugu kritikatuko 16 milioi euroren etorrera, baina ez dugu xantaiarik onartuko”, iragarri dute. Izan ere, dirua biziberritzerako baino, portuko plana garatzeko erabiliko dutela uste baitute.  Aitzitik, kaiko Herrera “Pasaiaren eta badiaren suspertze ekonomikoaren motorra” izan behar duela defendatu dute, eta lurra “herriari itzuli behar zaiola”. Horrez gain, aldundiak bultzatutako parte-hartze prozesuan, bilerak herritarrak gonbidatu gabe egiten ari direla salatu dute, eta herritarrek  landutako proposamena defendatu dute. Azkenik, larritzat jo dute “birgaitzearen ikur izan behar zuen Pasai San Pedroko lonjan” gertatutakoa, lanak geldituta egoteaz gain epailearen eskuetan daudelako ustezko delitu zantzuengatik. “Oarsoaldeko EH Bildu, Irabaziz, Equo eta Ahal Duguk badiaren birgaitze integralean eta portuarekin errespetuzko harremanetan sinesten dugu”, adierazi dute, eta bat horien guztien defentsan bat egin dute Herrera Herrira herri mugimenduak hilaren 17rako egindako deialdiarekin. Aldundiak antolatutako azken partekatze saioarekin bat eginez, elkarretaratzea deitu Herrera Herriak, 18:45ean, Trintxerpeko alkateordetzan. Herritar guztiei dei egin diete parte hartzera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.