Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Txupina lehertzeko prest da

Lezoko 21 eragile lanean aritu dira azken hilabeteetan «herritarrek herritarrentzat» egindako jai egitarau zabala prestatzeko. Gaur helduko da Zabarre eta igandera arte jai giroa nagusi izango da.

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2016/05/13
Zabarre eta bere piratak lehorreratzen

Zabarre eta bere piratak lehorreratzen

Gaur hasiko dira Mendekoste Jaiak, Zabarre eta bere lagunak Lezoko kaian lehorreratzen direnean. Urtero bezala hamarnaka lagun izango dituzte zain piratek, gehienak beraiek bezala pirataz mozorroturik. Ez dira ontzian helduko aurten, motoran baizik eta lehorreratu bezain pronto  Agurra dantzatuko diete. 17:45ean izango da hori. Jai batzordetik deialdi berezia egin diete gurasoei «arduraz» joka dezaten: «Kaiaren eremua arriskutsua da haurrentzat eta tentuz ibiltzeko eskatu nahi diegu gurasoei». Pirata Txikiek pregoia irakurriko dute ondoren Gurutze Santuaren plazan, eta buruhandi eta erraldoiek hartuko diete txanda . Afaria ere ez da faltako gaur. Plazan bilduko dira urteroko legez. Jatekoak norberak eraman beharko ditu, baina udalak sagardoa, mahaiak eta aulkiak jarriko ditu urtero bezala. Afarian sortzen den «giro paregabea» nabarmendu dute udaletik eta jendea bertan parte hartzera animatu dute. Hiru egunez hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute lezoarrek. Horretarako,  adin guztietarako egitarau zabala atontzeaz arduratu dira azken hilabeteetan udalerriko hogeita bat eragile eta elkarte, eta haiei eskerrak eman dizkie Jesus Maria Martiarena alkateak, «horien guztein laguntzari esker ospatzen ditugu jaiak». Eragileen parte hartze horrek “herritarrekin herritarrentzat” egindako jaiak egiten dituela mendekosteak gaineratu zuen alkateak jaien aurkezpen agerraldian. Egitarauan, askotariko ekintzak, publiko zabalari begirakoak, haurrek, gazteek eta helduek izango dute non aukeratu. Aurrekontua handiagoarekin heldu dira, gainera, aurtengo jaiak, 2.400 euro gehiago inbertitu ditu udalak urteko lehen jaietan, 14.000 euro guztira. Bazkariak, afariak, puzgarriak, herri kirolak, Sagardo Eguna, musika emanaldiak… guztira 27 jarduera antolatu ditu jai batzordeak. Egitarauaren barruan, berritasunak daude. Bihar kirol egokituko partidak antolatu dituzte Bekoerrotan, lehenengo aldiz. Xanti Val Kultura teknikariak jaien aurkezpen agerraldian esan zuenez, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin batera antolatu dute kirol ekitaldia: «17:00etan kirol egokituko palisten partidak izango dira eta Bittor Alzuguren lezoarrak jokatuko du. Pala partidak amaituta, berriz,  gurpildun aulkietan palan aritzeko aukera izango dute nahi dutenek». Beste kirolak ere badirela erakutsi nahi izan dute jarduera horrekin, «protagonismoa merezi dute eta bihar herritar guztiak deitu nahi ditugu Bekoerrotara hurbildu eta jokalariak animatzera». Sagardo eguna Beste berritasunik ere bada: zezen suzko bat izatetik, bi izatera pasako dira aurtengo mendekosteak. Herritarren eskaria erantzuteko hartutako erabakia dela esan zuen Valek, eta hortaz, bihar eta etzi izango da zezen suzkoa Lezon.
Pintxo lehiaketan hamarnaka haur eta gaztetxo bildu ziren iaz

Pintxo lehiaketan hamarnaka haur eta gaztetxo bildu ziren iaz

Horrez gain, XX. Mende hasierako erromerietako dantzak ikusteko aukera izango da bihar eguerditik aurrera herriko kaleetan barrena, eta haurrek, berriz puzgarriak izango dituzte zain goiz eta arratsaldez Saldise plazan. Eguraldi txarra egingo balu kiroldegian izango dira puzgarriak. Baina zalantzarik gabe, biharko izarra Gurutze Santuaren plazan Tiñeluk antolatzen duen Sagardo Eguna izango da. Hemezortzigarrena izango da aurtengoa. Bertan, Lezoko baserrietako sagardoa dastatzeko aukera izango dute hurbiltzen direnek. 18:00etan hasiko da eta eguraldi txarra egingo balu, Saldisen egingo dute sagardo festa. Guztira bederatzi sagardogileren uzta dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek eta lau euroren truke, edalontzia eta bi pintxo jateko txartela eskuratuko dituzte. Hamargarren postu bat ere izango dela esan du Tito Labordeta Tiñeluko kideak, «orain arte upel bat jarri izan dugu urtero. Aurten Gure Esku Dago dinamikako kideak izango dute kupel horren ardura, eta herri kontsultaren aldeko sinadurak biltzen dituzten bitartean sagardoa edatea izango da bertatik». Mendekosteen azken egunak ere izango du aldaketa. Aurten ez dute Zabarreren agurra egingo, Perutxorena baizik. Erabaki horren arrazoiak ere azaldu zituen Valek: «Protagonismo handia hartu du Zabarrek, eta berarekin batera aritzen diren pertsonaiak, bigarren maila batean gelditzen direla ohartu dira Zabarre taldekoak. Beste pertsonaiei ere protagonismoa eman nahi diete eta horregatik Perutxori egingo diote agurra». Aurretik, goizean, gaztetxo eta haurren pintxo lehiaketa egingo dute Saldise plazan Lezoko Irrizaleek antolatuta. Iaz erantzun zabala izan zuen ekitaldiak eta hamarnaka haur eta gaztetxo bildu ziren pintxorik onena egiteko saiakeran. Antzeko erantzuna espero dute aurten ere, 10:30ean egin dute hiztordua prestaketa lanetan hasteko. Eraso sexistarik ez Falta ezin zuen beste osagaia ere izango da jaien azken egunean: Herri kirolak.  Urtzi Telleria eta  Jokin Eizmendi harriak jasotzen, eta Ugaitz Mugerza eta Xabier Zaldua aizkolariak izango dira plazan eguerditik aurrera. Zezen suzkoarekin eta musika eskolako bandarekin agurtuko dituzte mendekosteak lezoarrek. Eraso sexistarik ez dute nahi Lezon, ez jaietan ez inoiz. Horren harira, iazko santakrutzetan abiatutako eraso sexisten aurkako protokoloarekin jarraituko dute aurten ere. Astelehenean egin zuten lan hori ostalariekin. Udal ordezkariak tabernaz taberna joan ziren txartelak, protokoloa eta puntu liladun afitxak banatzera. Ekimenaren helburua da edozein erasoren aurrean zer egin behar den azaltzea eta ostalarien zein herritarren artean jarrera aktiboagoa sustatzea: «Jarraibideak sinpleak dira. Erasoa jasan duenari laguntza behar duen galdetu eta bere erabakia errespetatu behar da. Bakarrik ez uzteko aholkatzen dugu, bere konfiantzazko norbait heldu arte laguntzea». Jarraibieez gain, protokoloak larrialdiko telefono zenbakiak biltzen ditu, eta dauden laguntzen gaineko informazioa ere agertzen da. Ostalari guztiei esker ona adierazi diete emandako laguntzagatik. Demoarsoren aldeko sinadurak Larunbatean aurkeztu zuen Lezoko Gure Esku Dago-k 2017ko martxoaren 19an Oarsoaldean egingo duten herri kontsultari begira Lezon antolatu duen dinamika. Seiehun sinadura bildu behar ditu Lezon kontsultaren alde. Aurreko larunbatean hasi ziren horiek biltzen, eta gaurtik eta igandera bitartean hainbat gunetan izango dira  sinadurak biltzen.  Lezoar guztien etxeetan udalak banatu duen jai egitarauan zehaztuta dator non izango densinatzeko aukera, eta horretarako ekitaldiaren ondoan Demoarsoren logoa azaltzen da. Jai batzordea
  • Aiton Borda
  • Allerru Danborrada
  • Arkirun Pilota Kluba
  • Alleru jaizkibel Ehiza Elkartea
  • Baserritarren Taldea
  • Eclipse
  • EH Bildu
  • Gaxuxa Emakume Taldea
  • Haurtxo Haur Eskola
  • Hezikuntza Elkartea
  • Hezkide
  • Lezo Herri Eskola
  • Lezoko Desfilearen Aldeko Taldea
  • Lezoko Euskal Dantzazaleak
  • Lezoko Irrizaleak
  • Murixka Dantza Taldea
  • Pasaia-Lezo Lizeoa
  • Pasaia-Lezo Lizeoko Gurasoak
  • Tiñelu Elkartea
  • Trapujale Taldea
  • Zabarre Taldea
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.