[Argazki galeria] Antxoberfestan, motorrak erretzeko prest
American Crazy Cars-en eta moto klasikoen tourra hastekotan da Antxon, Nafarroa etorbidean. Jai Batzordeak antolatuta garagardo azoka ospatzen ari dira barrutian ostegunaz geroztik, eta gaur goizetik dira barrutian auto eta moto ikusgarriak, bisitarien erakargarri.
Antxoberfestak gaur du azken eguna, baina egitarauak askorako emango du oraindik.
