Mendekosteak hasi dira. Adi, Zabarre eta Perutxo piratak herrian daudela. Haiekin edozer gerta liteke, festa giroan, igandera arte.

Piraten segizioa, portutik plazarako bidean
Portuan ontzia utzi, eta Zabarre eta Perutxo herrian dira. Hasi dira mendekosteak. Portutik Gurutze Santuaren plazara segizioan joan dira itsas gizonak, bertan, haur piraten pregoiarekin, jaiei hasiera ofiziala emateko. Kartelada eta etxetik eramandako jakiekin afaria egin dute ondoren lezoarrek. Ez da gutxi jaiak hasteko.
Gaurtik aurrera, eta igandera arte, 53 orduko festa dute lezoarrek eta nahi duten guztiek. Jaiekin bat egiten dutenak ez dira damutuko, denetik eta denentzat dagoelako.
Ondoko PDFan dago egitaraua.
Mendekosteen egitaraua