Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Argazki galeria] Ia ez existitzetik, ia-ia igotzera

Allerru Kirol Elkarteko nesken Kadete Mailako taldeak ez du igotzerik lortu, baina sasoi ahaztezina egin dute ia igotzera iritsiz. 13 jokalarirekin denboraldi guztiari eutsi diote.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2016/05/16
allerru.kadete.neskak

Allerruko neskak, atzo, Intxaurdiren zelaian

Allerru Kirol Elkarteko nesken Kadeteen Mailako taldeak sasoi ahaztezina egin du. Gipuzkoako Lehen Mailan jokatu dute: ligan bigarren izan ziren Añorga boteretsuaren atzetik, eta igoerako fasean hirugarren izan dira; igotzeko aukera izatetik postu bakarrera gelditu dira. Atzo (igandea) jokatu zuten igoera faseko azken partida Intxaurdiren zelaian (Donostiako Cesar Benito zelaian): 2-4 irabazi zuten lezoarrek, baina ez zen nahikoa izan. Izan ere, irabazteaz gain, Urola taldearen porrota behar zuten mailaz igotzeko aukera izateko. Urolak 1-0 irabazi zion Amaikak Bat taldeari, fase horretan lehena izan denari. Baina arrakasta osoa izan da Allerruren kadeteena, Kadeteen Ohorezko Mailara ez igo arren. Izan ere, irailaren hasieran, ez zuten talderik. Hau da, ez zituzten jokalari adina taldea osatzeko. Baina hari, honi, hangoari deitu, konbentzitu, eta taldea eratzeko nahiko jokalari biltzea lortu zuten. Sasoi osoan, adibidez, 13 jokalarirekin jokatu dute Gipuzkoako zelaietan. Jakina da 11 jokalarik osatzen dituztela taldeak, hortaz, lehia bakoitzean bi aldaketa besterik ez egiteko aukera izan dute lezoarrek, beti norbait gaixo jarriko beldurrez.  Hori, bere horretan, bada balentria, igo edo ez. Atzoko partidan galtzen hasi ziren Allerruko neskak, 1-0 galtzen joan ziren aldageletara berdeak. Baina bigarren zatian markagailua irauli, eta 1-4ekoan jarri zen markagailua, instant batean. Azkenean, etxekoek beste gol bat sartu, eta 2-4 azkenean. Egunotan Oarsoaldeko talde asko mailaz igo direla, edo koparen bat edo ligaren bat irabazi dutela ospatzen ari dira. Allerruko neska kadeteek tamaina horretako arrakasta entzutetsurik ez dute lortu. Baina isilean, egunez egun, entrenamenduz entrenamendu, eta partidaz partida, futbola bezalako kirol bati duintasuna eman diote, ilusioz, gogoz, kalitatez, lan eginez, eta talde lanean. Jarrai dezatela horrela jokalariek, eta bidelagun izan dituzten guraso, senide eta lagunek. Zorionak Irati, Eider, Maitane, Olaia, Maider, Enara Arrieta, Enara Arraras, Jone, Janire, Nagore, Nora, Sara eta Ane. Baita Angel eta Tato entrenatzaileei ere.
Intxaudi-Allerru neskak kadeteak (2016-05-15)

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.