

Herrera Herrirak deitu du, 'kaiko Herrera Pasaia da, erabakia pasaitarrona da' lelopean.

Allerru Kirol Elkarteko nesken Kadete Mailako taldeak ez du igotzerik lortu, baina sasoi ahaztezina egin dute ia igotzera iritsiz. 13 jokalarirekin denboraldi guztiari eutsi diote.

Pasaiako asteburuko kirol emaitzak

Arantxa Urretabizkaiaren '3 mariak' liburua jorratuko dute bihar.

Puntu bakarra nahikoa zuten arrosek sailkatzeko

Manuel Lekuona bibliotekan elkartuko dira egitaraua fintzen jarraitzeko.

Pescados Ferreres Anaiak Antxoko areto futboleko taldeak Euskal Ligara igotzea lortu du, Gipuzkoako Lehen Mailako finala irabazita. Pescaus taldearen zaleek ederki asko ospatu dute garaipena.

Gipuzkoako Lehen Mailarako txartela lortu dute areto futbolekoek. Saskilagunek ezin izan zuten irabazi eta Oiartzungo neskek itxoin egin beharko dute.

Oiarso Saskibaloi Taldeko gizonak Lehen Mailara igo dira larunbateko partida irabazita Oiartzungo Saskilagunak taldeari.

Bihar elkarretaratzea egingo dute Niessen merkatalguneko sarreran Isolamendurik ez! lemapean Goienetxeari elkartasuna adierazi eta euskal presoek bizi duten salbuespen egoera salatzeko.

Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko XII. ekitaldiko hiru mailetako finalak jokatu dituzte Madalensoron.

Bidez-bide 65 urtetik gorakoak direnei eta mugikortasun arazoak dituztenei begirakoa da eta udalak urtero 6.000 euroko ekarpena egiten dio Behemendiri zerbitzua egiteko.

10 eta 12 urte arteko Errenteriako Telleri Alde ikastetxeko, Bizarain Ikastolako eta Orereta Ikastolako 125 haur arituko dira horien barruan hilaren 20ra arte bitartean.

Ander Izagirre adituak gidatuko du narrasti eta anfibioak ezagutzeko ibilaldia.

Sanpedrotarra futbol elkartearen talde nagusia Ohorezko Erregional Mailara igotzeko bidean da, Lezon 0-0 berdindu ondoren.

Errelebo lasterketa egingo dute larunbatean Galtzarabordako kiroldegiko igerilekuan esklerosi anizkoitza duten pertsonen alde.

Udalak hamar gunetan desfibrilagailuak jarri berri ditu. Horiek erabiltzeko ikastaroa egingo du hilaren 26an goiz eta arratsaldez Reina Aretoan.

Zabarre, Perutxo, piratek eta soldaduek bat egin dute herri kontsultarekin. Jesus Maria Martiarena alkateak ere sinatu du.