Frontenis txapelketak hasiko dira San Pedron

Bihar bukatzen da izena emateko epea

Bi frontenis txapelketa antolatu dituzte San Pedron, bat haurrentzat eta bigarrena, helduentzat eta mistoa. Haurren txapelketan 6 eta 13 urte artekoek eman dezakete izena, eta inskripzioak 5 euro balio du. Helduen txapelketan, berriz, bikoteak mistoak izan behar dute eta heldu bakoitzak 10 euro ordaindu behar ditu. Bien kasuan bihar bukatzen da izena emateko epea, eta zerrendak Botero tabernan daude jarrita. Bi  kasutan hilaren bukaeran hasiko dira partidak, eta barrutiko jaietan bukatu.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.