Galdu arren, finala jokatuko du Donibane Eskubaloiak

Puntu bakarra nahikoa zuten arrosek sailkatzeko

Donibane Eskubaloia

Finala jokatuko dute sanjuandarrek

Oso gertu izan ziren baino ez zuten lortu. Donibane Eskubaloiak galdu du Haritza Eibar Eskubaloiaren kontra, gol bakarreko aldearekin, 26-25. Edonola ere, finala jokatzeko aukera izango dute arrosek, puntu bakarrarekin nahiko zutelako matematikoki sailkatzeko. Lauko finala izango da, eta arrosek oraindik ez dakite hirugarren edo laugarren sailkatu diren. Partida ona egin zuen Donibane Eskubaloiak larunbatean Eibarren. Gogor borrokatu ziren, eta atsedenaldira irabazle iritsi ziren, 9-11. Bigarren zatian, baina Eibarrek erreakzionatu eta distantzia murriztea lortu zuen, partida gol bateko aldearekin irabaziz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.