Esklerosi anizkoitza dutenen alde bustiko dira larunbatean
Errelebo lasterketa egingo dute larunbatean Galtzarabordako kiroldegiko igerilekuan esklerosi anizkoitza duten pertsonen alde.
Errelebo lasterketa egingo dute larunbatean Galtzarabordako kiroldegiko igerilekuan esklerosi anizkoitza duten pertsonen alde. 100 x 50 metroko taldekako lasterketa izango da, eta proban biltzen den dirua ADEMGI Gipuzkoako Esklerosi anizkoitzaren Elkarteari emango diote. Bost partaide izan behar ditu talde bakoitzak gutxienez, eta hamabi gehienez. Taldekiderik gabe daudenek ere eman dezakete izena antolatzaileek jakinarazi dutenez, “ekitaldiaren egunean bertan taldekatuko ditugu”.
Errelebo proban parte hartu nahi dutenek Galtzarabordako edo Fanderiako kiroldegien harreran eman behar dute izena, edota 943 44 96 90 edo 943 34 44 23 telefono zenbakietara deituta. Izen emateak 5 euro balio ditu. 16:30ean hasiko da proba.
Igerilekuaren erronka
Larunbatean igerilekuaren erronka jardueraren amaiera ospatuko dute, bestalde, eta diploma banaketa egingo dute. 200 lagunetik gora hartu dute parte erronkan aurten.