Frontenis txapelketak hasiko dira San Pedron
Bihar bukatzen da izena emateko epea
Bi frontenis txapelketa antolatu dituzte San Pedron, bat haurrentzat eta bigarrena, helduentzat eta mistoa.
Haurren txapelketan 6 eta 13 urte artekoek eman dezakete izena, eta inskripzioak 5 euro balio du. Helduen txapelketan, berriz, bikoteak mistoak izan behar dute eta heldu bakoitzak 10 euro ordaindu behar ditu. Bien kasuan bihar bukatzen da izena emateko epea, eta zerrendak Botero tabernan daude jarrita.
Bi kasutan hilaren bukaeran hasiko dira partidak, eta barrutiko jaietan bukatu.