Lehen Mailara igo da Oiarso Saskibaloiko gizonen Taldea
Oiarso Saskibaloi Taldeko gizonak Lehen Mailara igo dira larunbateko partida irabazita Oiartzungo Saskilagunak taldeari.
Oiarso Saskibaloi Taldeko gizonak Lehen Mailara igo dira larunbateko partida irabazita Oiartzungo Saskilagunak taldeari. Bi talde izango ditu maila horretan Oiarsok, emakumeena eta gizonena. Seniorreko hirugarren taldea ere badu, hirugarren mailan azken hori. Ostikok ez zuen garaipena lortu Anoetaren aurka Aretxabaletan eta Tourigneko emakumeek berriz berdindu egin zuten Koparako finalean Antiguaren aurka.
FUTBOLA
Erregional Ohorezko Maila- Touring-Hondarribia 3-1
- Beti Ona-Armagiñak Jotake 3-0
- Euskalduna-Touring 4-4
- Touring-Antigua Luberri 1-1
ARETO FUTBOLA
Hirugarren Maila Finala- Ostiko-Anoeta 3-4
SASKIBALOIA
Lehenengo Maila Igoera Play OFFak Finala- Oiartzungo Saskilagunak-Grupo EME Oiarso 50-53
