Errefuxiatuen aldeko antzezlana emango dute hilaren 29an
Dejabu panpin laborategiak Idazlea zeu zara irakurtzen duzulako haurrentzako lana oholtzaratuko du ludotekan, saio bikoitzean.
Hilaren 29an, Joseba Sarrionandiak idatzitako Idazlea zeu zara irakurtzen duzulako antzezlana taularatuko du Errenteria-Oreretako Dejabu panpin laborategiak. Sei eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzenduta dago antzezlana. Abaraxka ludotekan izango da, eta saio bikoitza egingo dute Ainara Gurrutxaga eta Urko Redondo aktoreek.
Izan ere, 25 pertsonentzako toki mugatua egongo da. Horregatik, aldez aurretik erreserba egin beharko da ludotekara mezu elektronikoa idatzita.
Mikelazulo elkarteak Lampedusako errefuxiatuekin lotutako egitasmoa egin nahi du, eta Oiartzungo emanaldian bildutakoa proiektu horretara bideratuko dute. Ildo horretan, Kuadrillategiko DBH1eko ikasleek Mundundutik kontu kontari lana ikusteko aukera izan zuten pasa den ostiralean.
