Arraguako festetan, ahal dena, aspertu izan ezik
Ostiraletik igandera arte, ekitaldiz betetako egitaraua antolatu du auzoko Aldeguna elkarteak.
- 14:00etan: Jubilatuentzat bazkaria Aldeguna elkartean.
- 18:00etan: Txupinazoa, Aldeguna elkarteko atarian. Agurra dantzatuko dute, eta kalejira egingo da Lartaungo txistulariekin, dultzaineroekin eta Oiartzungo erraldoi eta buruhandien konpartsarekin.
- 19:00etan: Gorriti show. Poniak eta bigantxak gaztetxoentzat.
- 19:30ean: Ogitartekoak eta pintxoak afaltzeko aukera, Joxelontxo txarangak girotuta.
- 20:00etan: Preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzea, frontoian.
- 22:30ean: Truk txapelketa, Aldeguna elkartean.
- 10:00etan: Diana, trikitilariekin.
- 11:00etan: Hiru eta hamabi urte arteko haurrentzako jolasak.
- 14:30ean: Herri bazkaria. Ondoren, zozketak, Tor magoa eta Modesto musikaria.
- Ilunabarrean, pintxo potea frontoian, Modestorekin.
- 09:00etan: Diana, Lartaungo txistulariekin.
- 09:00etan: Meza.
- 10:30ean: Pilota partidak Oiarperen eskutik.
- 11:00etan: Jolas parkea eta puzgarriak (goizeko saioa).
- 11:00etan: Kalejira auzoan zehar: Haurtzaro dantza taldea, trikitilari, txistulari eta bertsolariekin. Ondoren, dantza taldearen emanaldia frontoian.
- 15:30ean: Jolas parkea eta puzgarriak (arratsaldeko saioa).
- 18:00etan: Irrien Lagunen eskutik, Hodei magoa eta Tiritatxo. Jarraian, II. Bizkotxo Lehiaketa. 17:30erako aurkeztu beharko dituzte bizkotxoak.
- 19:00etan: Txokolate jatea eta bizkotxoen dastaketa.
- Askariaren ondoren, zezensuzkoa, festei agur esateko.