Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Baietz mugitu! emakumeen artean kirola sustatzeko

Emakumeen astea antolatu du EAT-k kirola haien artean sustatzeko. Atletismo udalekuak ere antolatuko ditu lehen aldiz.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/05/18
Errenteriako Atletismo Taldea

Errenteriako Atletismo Taldea

Errenteriako Atletismo Taldeak, EAT, CAR Baietz Mugitu! programa egingo du datorren astean. Emakumeen artean kirolaren praktika sustatzea dute helburu Dana Romero EAT-ko kirol zuzendariak azaldu duenez. Programa aurkezteko agerraldia egin du gaur goizean atletismo taldeak, eta Romerorekin batera izan dira  EATko Baietz emakumeen taldeko kide diren Rocio Pascual, Rocio Zamarreño eta Ana Herrero. Estatistikek kirola egiten duten hamar lagunetik sei gizonak direla eta lau emakumeak erakusten dutela esan du Romerok, “desoreka txikia ikusten dugu horietan eta berdintze aldera pentsatu genuen  CAR-Baietz Mugitu programa egitea”. Hilaren 23tik 27ra egingo dute emakumearen astea, eta egun horietan gorputz osaeraren azterketa egingo dute astelehenean, asteazkenean, ostegunean eta ostiralean goizez, 09:00etatik 11:00etara eta asteartean 17:00 19:00etara. Asteazken eta ostegunean arratsaldez ere egingo dute. EATren egoitzan egingo dute (Nafarroa etorbidea 11-13 behea). Zuzendutako jarduera fisikoei ere egin diete tartea astearen barruan. Korrika egin nahi duenak prestaketa bat behar duela aurretik esan du Romerok, eta horri begira egingo dituzte jarduerak EATren egoitzan. Besteak beste, Circuit training eta core, emakume helduentzako entrenamnedu funtzionala, eta interval training eskainiko dituzte. Ostiralean, azkenik, nutrizioa, hidratazioa eta kirolaren gaineko hitzaldia emango dute Xenpelar Etxean 18:00etan hasita. Eider Balerdi nutrizionista izango da hizlari. Izena ematea doakoa dela esan du Romerok, baina parte hartu nahi dutenek mezua bidali edo 675 66 39 04 telefono zenbakira deitu behar dutela. Atletismo Udalekuak Atletismo taldeak Atletismo Udalekuak antolatuko dituela aurten lehenengoz esan dute agerraldian, bestalde. Horren gaineko informazioa Romerok, Melany Bujan Benjaminen entrenatzaileak eta Jon Lopez alebinen entrenatzaileak eman dute. Helburua haurrek giro gozagarrian kirola egitea da, “jolasekin gozatuz jarduera fisikoa egitea”. Sei eta 16 urte arteko haur eta gazteei begira antolatu dituzte udalekuak eta hiru txanda izango dira: ekainaren 27tik uztailaren 1era bitartean;  uztailaren 4tik 8ra; eta uztailaren 11tik 15era. Astebeteko matrikulak 60 euro balio du eta ekainaren 10a da izena emateko azken eguna. Interesdunek EATren ataria bista dezakete izena emateko eta informazio gehiago izateko, berriz, 676 13 91 63 telefono zenbakira deitu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Kultura

157 ekintza antolatuko dituzte Gipuzkoan, arriskuan dagoen ondareari begira

Donostia Eskuzaitzetako industria parkearekin lotzeko autobus linea abiaraziko dute

Elgeako mendilerroan piztu den sutea kontrolpean dago jada

Gaur hasi dituzte Azpeitiko Corrugados lantegia eraisteko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.