'Oooh Paris' umorezko antzezlana eskainiko du Oiartzungo antzerki taldeak etzi eta igandean, udaletxean.
Oooh Paris!
Paristik natorren artista bat naiz ni dio abestiak. Asteburu honetan, baina, artistak oiartzuarrak izango dira, eta Paristik etorri beharrean, Frantziako hiriburua hurbilduko dute Oiartzungo udaletxeko areto nagusira.
Oooh Paris! umorezko antzezlanaren saio bikoitza egingo dute Txinalka antzerki taldeko kideek.
Lehenengo saioa larunbatean, hilak 21, izango da, 20:00etatik aurrera. Bigarrena, berriz, igandean izango da, bezperakoa baino ordubete lehenago hasita.
Antzerki taldeak berak sortu du lana.
Goizargi izeneko artistak Parisen ikuskizun berri bat estreinatuko du, eta 14. zenbakiko auzokideak Argiaren Hirira joaten dira estreinaldia ikustera. Bueltan, polizia atzetik izango dute…