Egitarau zabala prestatu dute hilaren 23tik 27ra arte. Ekintza guztiak Merkatuzarren egingo dituzte eta besteak beste, egindako lanekin osatutako erakusketa, yoga, pintura, euskal eta areto dantza ikastaroak, eta hitzaldia ere antolatu dituzte.
Emakumeak ahalduntzeko eskolaren aurkezpena
Emakume Elkarteek ikasturte honetan ahalduntzerako eskoletan ikasitakoa eta jabetutakoa ezagutzera emango dute datorren astean. Horretarako egitarau zabala prestatu dute hilaren 23tik 27ra arte. Ekintza guztiak Merkatuzarren egingo dituzte eta besteak beste, egindako lanekin osatutako erakusketa, yoga, pintura, euskal eta areto dantza ikastaroak, eta hitzaldia ere antolatu dituzte. Herritar guztientzako zabalduta daude ekintzak, baina bereziki emakumeei begira antolatu dituzte.
Ahalduntzerako eskolak emakumeen elkarlanerako espazio propioak direla esan du Berdintasunerako azpisailak, “mosu indibidualean,autonomia lortu eta norbere buruan konfiantza izateko, eta kolektiboan, gizartearen barruan parekidtasuna lortzeko”.
Errefuxiatuen aldeko diru bilketa
Auzoetako emakumeek Zaporeak taldearekin elkarlanean diru bilketa egingo dutela errefuxiatuen alde jakinarazi dute. Diru horrekin barruko arropa erostea da helburua.
Egitarua
- Hilaren 23tik 27ra: Erakusketa 17:00etatik 20:00etara.
- 23, astelehena: Yoga 17:00etatik 18:30era. Ondoren Eho ziri lanak 18:30etik 20:00etara.
- 24, asteartea: Olio pintura 17:00etatik 18:30era.
- 25,asteazkena: Euskal dantzak eta buruari eragiteko jokuak.
- 26, osteguna: Mahai jokoak 17:00etatik 18:30era; Ondoren hitzaldia ba al dakigu elikadurak zer eragin duen gure gorputzean? 18:30etik 20:00etara.
- 27, ostirala: Areto dantzak 17:00etatik 18:30era.