Goienetxea eta Fresnesen diren beste euskal presoek 11 egun bete dituzte gose greban.
Elkarretaratzea asteartean Isolamendurik ez! lemapean.
Elkartasun baraualdia deitu du bihar Oreretako Sortuk Fresnesko euskal presoei elkartasuna helarazi eta isolamendua amaitzeko eskatzeko. Barauarekin batera hainbat ekintza egingo dituzte egunean zehar. 10:00etan batzarra deitu dute Herriko plazan eta 13:00etan berriz, elkarretaratzea egingo dute Niessen sarreran
Giza eskubideen alde, isolamendurik ez! lemapean.
Egun osoan zehar eskuorriak banatzen ibiliko dira, bestalde, eta elkartasun argazkiak eta gutunen bidalketa masiboa ere egingo dute. 18:30ean, berriz, giza katea abiatuko da Herriko plazatik.
11 egun gose greban
Fresnesko espetxean dagoen Xabier Goienetxea oreretarrak eta bertan diren beste euskal preso gizonek gose greba mugagabea hasi zuten joan den asteartean Itziar Moreno euskal presoa isolatuta eta konfinatuta dutelako espetxe horretan. Emakume euskal presoak berriz, zigor ziegan izan dira astelehenera arte. Goienetxea eta beste euskal presoek 11 egun bete dituzte gaur gose greban, eta horrela jarraituko dutela jakinarazi zuten espetxeak Morenoren egoera aldatzen ez duen bitartean.