Asteartean izango dira bisitak. 14:00etan Fanderian izango dira eta Agustinak, Gaztaino, eta Alabergara joango dira.
Auzo konposta egiteko guneetara bisita egingo du udalak asteartean (hilak 24). Izadi 21 aholkularitza enpresak egingo du ikuskaritza lana 14:00etan abiatuta Fanderiako gunetik, Agustinak, Gaztaño eta Alabergaraino joango dira. Jarraipen bisiten helburua erabiltzaileen zalantzak argitzea da, besteak beste. erabiltzaileek, gainera, ikuskaritza teknikariarekin hitzordua finkatu dezakete. Horretarako, 628 53 23 03 telefono zenbakira deitu behar dute. Ikuskaritza egutegia ikusteko berriz, udalaren
ingurumen atarira jo dezakete.
Etxeko konposta egiten duten herritarrei ere aholkularitza eta laguntza zuzena eskaintzen ari zaizkie, eta biohondakinak konpostatzeagatik zaborren tasan %25eko hobaria aplikatuko diete. Erabiltzaileek zalantzak izanez gero
mezu elektronikoa bidal dezakete.