Lezoarrak, kantu jirara aterako dira bihar. 12:00etan irtengo da Aiton Bordatik euskal kantak lau haizetara zabaltzeko kalejira
Lezoko kantu jira
Bihar (hilak 21, larunbata) Lezoko kantu jirak saio berria egingo du. Ohikoa den bezala, 12:00etan aterako dira Aiton Bordatik, eta Kaialden eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren plazan bukatuko dute bidea.
Bidea euskal kantuekin alaituko dute. Bihar, honakoak dira eztarriz eztarri ibiliko diren abestiak:
Maitasuna, Viloteraren martxa, Xarmangarria zira, Non geratzen den denbora, Maitiak galde egin zautan, Eperra, Baldorba, Xur-xuri, Umetxoaren ametsak, eta
Neska zaharrak.
Kantu jira irekia da, edonork parte har dezake. Hala, nahi duenak abestiak honako tokietan jaso ditzake: Aiton Bordan, Aizpean eta Musika Eskolan. “Gure asmo bakarra, gure kantekin giro atseginean eta lagun giroan abesten gozatzea da. Anima zaitezte”, esan dute kanti jirako kideek.