Itsas Mendik antolatutako XXVI. Musika Jardunaldien barruan, Pasaia Txiki eta Araoz abesbatzen kontzertuak daude barrutian.
Pasaia Txiki abesbatzaren kontzertua dago gaur Donibanen
Bi kontzertu koral izango dira Donibanen asteburuan, Itsas Mendi Txistulari Taldeak antolatutako XXVI. Musika Jardunaldien barruan.
Lehen kontzertua gaur da, San Joan Batailatzailearen elizan, 20:15etik aurrera, eta bihar bigarrena, ordu eta toki berean.
Pasaia Txiki Abesbatza
Haur abesbatza da Pasaia Txiki. Taldea 2001. urtean sortu zen Trintxerpen, Gorka Mirandaren eskutik. Abesbatzaren kultura bultzatzeaz gain, haurren arteko harremanak musikaren bitartez sustatzea du helburu, beti ere, jolas giroan arituz. 7 eta 12 urte bitarteko 100 haur inguruk osatzen dute abesbatza.
Hiru talde dituzte, barrutika antolatuak: Pasaitxo, Pasai Antxon; Pasaia Txiki, Trintxerpen; eta Pasaia Txikitxo Pasai Donibanen. Hala ere, funtzionamendua eta ekintzak elkarrekin egiten dituzte, modu honetan, talde handi bat sortuz.
Urtean zehar hainbat kontzertu eskaintzen dituzte bai Pasaian baita inguruetan ere. Gainera, musika topaketetan eta Gipuzkoako beste abesbatza batzuekin antolatutako ekintzetan parte hartu izan dute.
Josu Elberdin, Miren Jone Taibo, Esteban Urzelai eta Isabel Mantecon izan dute abesbatzaren zuzendaritza. Gaur egun, Saioa Ruizek eta Imanol Elizasuk zuzentzen dute taldea.
Araoz Gazte Abesbatza
Easo abesbatzaren bosgarren taldea da Arao. 2004an sortu zen, eta 12 eta 17 urte bitarteko neskek osatzen dute.
Abesbatzak Gorka Miranda izan du zuzendari hasiera-hasieratik, eta urte gutxitan
Gipuzkoako hainbat musika eta abesbatza jaialditan eman ditu kontzertuak; horien artean
nabarmenenak Luis Urteagaren Oroimenezko IX. Zikloa eta Miramongo Matine?eak (2010-
2011 denboraldia), Euskadiko Orkestra Sinfonikoak antolatzen dituenak.