Skate parkearen funtzionamendua eta beste hainbat gai jorratuko dituzte batzarrean, erabiltzaile izango direnekin.

Ia puntuan dago Oiartzungo skate parkea
Gaetxe ondoan dagoen skate parkeko obrak bukatzen ari dira. Horren harira, parkeko erabiltzeekin elkartuko da udala, datorren asteartean —hilak 24—. Aurrerantzeko irizpideak eta egitekoak zehaztuko dituzte bileran: erabilera arauak, inaugurazioa, jarduerak, ikastaroak…
Saioa irekia izango da. Horrela, Oiartzungo skate parkea eraikitzeko prozesuan parte hartu zutenak zein interesa duten edonor gonbidatu dute. Batzarra Elorsoro kiroldegiko bilera gelan izango da, 19:00etan.