Auzokonposta guneetan tutoretzak egingo dituzte bihar

Andreonen konpostagailuaren ikuskaritza egingo dute 09:30ean eta bertatik, aralar, Arretxene Txulotxo, San Pedro Pisbe, Lopene eta Altamirara joango dira.

Auzokonposta

Auzokonposta

Jarraipen bisitak egingo dituzte auzokonposta guneetara Elkarrekin 21 aholkularitza taldeko teknikariek. Erabiltzaileen artean hobekuntzak egin behar dituztenek, edo hasi berriak direnek kalitatezko konposta lortzeko egin beharreko urratsak zeintzuk diren ikasiko dute tutoretzari esker. Andreonen konpostagailuaren ikuskaritza egingo dute 09:30ean eta bertatik, aralar, Arretxene Txulotxo, San Pedro Pisbe, Lopene eta Altamirara joango dira. Zalantzak argitu nahi dituzten erabiltzaileek edo tutoretza egunetan hitzordua jarri nahi dutenek 943 52 15 38 (Lurdes) edo 605 75 76 87 telefono zenbakietara dei dezakete. Etxeko konpostan ere laguntza Etxeko konposta egiten duten erabiltzaileei ere eskaintzen die laguntza udalak, etxez etxeko bisiten bidez. Telefonoz harremanetan jartzen ari dira horretarako, etxean konposta egiten dutenekin. Halera, zalantzak izanez gero posta elektroniko bidez egin dezakete kontsulta aholkulariekin. Auzokonposta guneetara bisitak
  • Ekainak 28
  • Uztailak 26
  • Abuztuak 30
  • Irailak 27
  • Urriak 25
  • Azaroak 29
  • Abenduak 20
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.