EPLE-ren asteburuko partiden emaitzak

Lau t´erdian, EPLEko Ibon Taberna garaile izan zen Eskoriatzako Oiartzabalen kontrako partidan. Horrela final zortizrenetara pasa da Taberna partida gogorraren ostean.

Abel Pilotaria. Argazkia: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa.

Abel Pilotaria. Argazkia: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa.

Larruzko paleta nagusian Eskisabel eta Abel errenteriarrak nagusitu ziren Deban. Pala motzean atzean gelditu ziren markagailuan Martinez eta Ruben. Errenteriako palistei kostatu egin zitzaien Deba bezalako frontoi azkar batera, baina Eskisabelek eta Abelek honbeto moldatuta puntu garrantzitsua eskuratu zuten. Itzuliko partidak larunbatean jokatuko dituzte 17:30ean Agustina Otaola frontoian eta Errenteriako taldeak 20 puntuko kontrako markagailua du, baina palistek buelta ematen saiatuko dira. Jose Antonio Zuloaga Oroitaldia Lau t´erdian, EPLEko Ibon Taberna garaile izan zen Eskoriatzako Oiartzabalen kontrako partidan. Horrela final zortizrenetara pasa da Taberna partida gogorraren ostean. Hilaren 30ean, astelehenarekin,  eskuz binakako XXII Jose Antonio Zuloaga Oroitaldia hasiko da Agustina Otaola pilotalekuan 19:00etan Alkartasuna eta ONdarra elkarteek antolatuta.

Herriarteko Pala Txapelketako Finalaurrekoa

Larruzko Paleta Nagusiak
  •  Deba LP (Etxeberria-Beitia)- Errenteria (Eskisabel-Abel) 32-35
Pala Motza Nagusiak
  • Deba PM (Lopez-Sanchez)-Errenteria PM (Martinez-Ruben) 40-17

Udaberri Txapelketa lau t´erdian

Eskuz Banaka Nagusiak
  • EPLE  (Taberna)-Eskoriatza (Oiartzabal) 22-12
  • Hernani (Urkizu)-EPLE (Odriozola) 22-7
  • Aurrera Saiaz (Biain)-EPLE (Fernandes) 22-7
  • Azkoitia (Unanue)-EPLE (Mujika) 22-11

Euskadiko Trinkete Txapelketa

Eskuz Binaka Nagusiak
  • Lemoa-EPLE (Lizaso-Taberna) 40-18

Getariako Txapelketa

Eskuz Binaka 22 azpikoak
  • Luzuriaga-Alberdi – Bengoetxea-Fernandes (EPLE) 22-9

Leintz Gatzaga Txapelketa

Eskuz Binaka Infantilak
  •            – Mitxelena-Kamara (EPLE) 16-18
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.