Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Errauste planta geratzeko eskatu dute plenoan

EH Bilduk mozioa aurkeztu du, Zubietako instalazioa atzera bota dezaten eskatuz. EAJk kontrako botoa eman du.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2016/05/26
maiatzeko plenoa

Gobernu aretoan egin zuten maiatzeko ohiko plenoa.

Atzo arratsean bildu zen Oiartzungo Udalbatza, ohiko plenoan. Hamalau puntuko gai zerrenda zuten aztergai. Puntu mamitsuena EH Bilduk aurkeztutako mozioa izan zen. Zubietan eraiki nahi duten errauste planta zuen hizpide. Izan ere, Usurbilgo alkate Xabier Arregik gutun bana bidali die Gipuzkoako udalei. Bost eskaera zituen mozioak. Lehena, Usurbilgo alkatearen idazkiarekin bat egitea. Bigarrena, hondakinak kudeatzeko errauste planta baino alternatiba hobeak badaudela baieztatzen duena. Hurrengoa eskaeran, gaikako bilketa “eraginkorra” egiten dutenei aitortza egitea. Laugarrenak, berriz, hondakinen murriztea, birziklapena eta berrerabilpena bultzatzen jarraitzea. Azkenik, aldundiari eskatu diote errauste plantarik ez egiteko. Eneritz Arbelaitz alkateordeak mozioaren arrazoiak xehatzeko garaian azaldu zuenez, Gipuzkoan bada mugimendu indartsu bat errauste plantarik nahi ez duena. “Errauste plantarik ez egiteko ahalik eta urrats gehien eman behar dira, eta horretarako k bide egokiena gero eta hondakin gutxiago sortzea da”, gaineratu zuen. EAJk kontrako botoa eman zuen. EH Bilduk aurreko agintaldian hondakinak kudeatzeko politika kritikatzeaz gain, “hautesleen gaitzespena” jaso zuela ziurtatu zuen Rafael Bergaretxe bozeramaileak. Horrela, birziklatu ondoren geratzen den errefusarentzako “alternatibarik onena” erraustea dela uste dute jeltzaleek, eta ildo horretan, ezin diotela aldundiari Zubietako instalazioaren eraikuntzan atzera egiteko eskatu. Oiartzun Ke?: “Badago alternatiba” Oiartzun Ke? errauste plantaren aurkako taldekoak ere hurbildu ziren udaletxeko gobernu gelara —areto nagusia okupatuta zegoen—. Kepa Olaizek gogorarazi zuenez, orain dela urte batzuk ekologistek etorkizuna berrerabilpena, murrizketa eta birziklatzea zela ziotenean, “utopiko” deitzen zieten. “Orain mundu guztiak, bere erara, esaten du hori egin behar dela”, zehaztu zuen. Bere esanetan, Gipuzkoan erakutsi da errauste plantari badaudela alternatibak. Zubietako instalazioak osasunari zein ekonomiari “kalte” egiten diola nabarmendu zuen Olaizek: “35 urtetan, 30 milioi euro ordaindu beharko dira urtero. Enpresa pribatu bati, gainera”. Ekonomia zirkularraren aldeko apustua egin zuen, ahalik eta erabiliko ez diren hondakin gutxien sortzen duena, alegia. Gainontzeko puntuak (ikus zerrenda estekan) prozedura administratiboak izan ziren. Hurbildu ziren zinegotziek —EH Bilduko zazpi eta EAJko lauak— aho batez onartu zituzten puntu guztiak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.