Angel Blanco Egoskizabal errenteriarrak aurkeztu duen Elkar ulertzen dugu irudia hautatu du aurtengo Madalen Jaien irudi gisa.
Julen mendoza kartel irabazlearekin eta Ion Collar herritarrek aukeratutakoarekin
Gaur aukeratu du epaimahaiak Madalenak iragarriko dituen kartela. Angel Blanco Egoskizabal errenteriarrak aurkeztu duen
Elkar ulertzen dugu irudia hautatu du aurtengo Madalen Jaien irudi gisa hiru adituk, Julen Mendoza alkateak eta Jon Collarrek osatutako epaimahaikideak. Xenpelar Etxean egin dute aukeraketa, bertan baitago lehiaketara aurkeztutako 53 lanak biltzen dituen erakusketa.
Blancok jasoko du 1.050 euroko saria, eta egitaraua eta karteletan bere lana azalduko da.
Epaimahaiak bestalde, herritarrek aukeratutako lana ere jakinarazi dute. 203 bozketatik 17 jaso ditu Madalenak final Joseba Imanol Vilas Molinak aurkeztutako lanak.