Orratx! Antzerki Taldeak 'Valium bada...' lana estreinatuko du larunbatean eta igandean Gezala Auditoriumean. Lan komikoa da, baina ez du sentimenduzko tarterik falta.
Orratx! antzerki taldeko kideak.
Orratx! Antxerki Taldeak
Valium bada… lan berria estreinatuko du asteburuan. Zer agertoki hoberik hori egiteko Gezala Auditorikuma baino. Hala, bihar larunbata (20:00etan) eta etzi igandea (19:00etan) baliatuko du Orratx!-ek azken asteetan prestatzen aritu diren lana jendartera zabaltzeko, bi emanaldi egingo dituzte Gezalan.
Komedia kutsukoa da
Valium bada… Galbidean dagoen bikote harreman baten bizitzan, ustekabean, bi emakume agertuko dira, aurretik bizitzan asko pasatutakoak. Horrela, mugarik gabeko nahasteak sortuko dira agertokian, sentimentalismorako tarteak ez galduz, baina beti ere aldrebeskeria komikoarekin eta umore gozoenarekin.
Eta tartean, modernitate, diseinuzko gizarte eta metakrilatozko errealitateen osagai den Valium sendagaiak izango du zer esan obran. Ikusleak harrituko ditu.