Arrosak, garaipena ospatzen, Jesus Pino prestatzailea buru zutela
Partida erabakigarria dute bihar arrosek Muskizen. Elgoibar Gabaz taldearen kontra jokatuko dute, 17:00etan, eta irabaziz gero, Bigarren Nazional Mailara igoera lortuko lukete.
Orain dela hamar urte lortu zuten arrosek igoera berbera, eta biharkoan zaleen bultzada izango dute Muskizen, lorpen berbera erdiestea helburu.
Finala, igandean
Igandean bigarren partida bat jokatuko dute arrosek. Bihar irabaziz gero finala jokatuko lukete, 12:15ean, Muskizen bertan, finalaurrekoetako beste talde irabazlearen kontra.
Bihar galduz gero, berriz, 10:30ean jokatuko dute 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida, hau ere Muskizen.