Ekainaren 4rako 1.000 sinadura jaso behar dituzte. Horregatik, gaur, bihar eta datorren ostiralean horien bila irtengo dira kalera.

Gure Esku Dagok mila sinadura behar ditu.
Demoarso herri kontsulta aurrera ateratzeko zein iniziatibari babesa emateko mila sinadura behar ditu Gure Esku Dagok Oiartzunen. Oraindik ez dira langa horretara iritsi, eta horregatik, kalera irtengo dira hiru egunetan. Gaur eta bihar Done Eztebe plazan izango dira.
Gaurko ordutegia 17:00etatik 19:00etara izango da. Bihar, berriz, Sagardo Egunaren bueltan egongo dira, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Sinatzeko azkeneko egunean, ekainaren 3an, herriko plaza nagusian egongo dira, 18:00etatik 20:00etara.