[Argazki galeria] Euskaraz bizi nahi dute Oiartzunen

Euskaraz bizi nahi dute Oiartzunen. Hori argi utzi zuten ostiralean Euskaraz Bizi Nahi Dut herri lasterketan ere.

ebnd.oiartzun

Haurrek eta helduek parte hartu zuten herri lasterketan.

Ostiral arratsaldean Euskaraz Bizi Nahi Dut lasterketa ez lehiakorra egin zuten Oiartzunen. Haurrek, gurasoek, edo herritarrek esan zuten, plazaren inguruko zirkuituan korrika, euskaraz bizi nahi dutela, euskarak edonon duela tokia, lasterka ere. Eta giroa, eguraldiak lagundu zuen bitartean, sekulakoa izan zen. Ondokoak bertako irudiak, eta Abaraxkak egindako bideoa dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.