[Bideoa eta argazki galeria] 24 orduko martxa bat baino askoz gehiago

24 orduko martxa bat baino askoz gehiago izan zen Arkaitz Ericek ostirala eta larunbata bitartean egin zuena. Beti izan zituen alboan herritarrak.

erice.nagusia

Erice, martxa bukatu berritan, Markel Merinorekin eta semeekin

Arkaitz Kalu Ericek eskualde oso bat kausa baten alde jartzea lortu zuen, ostiraletik larunbatera, 24 orduz. Markelen Irria eta Juneren Hegoak taldeen aldeko martxa egin zuen, Oarsoaldeko lau herrietatik, bi elkarteek egiten duten lanari balioa, ikusgarritasuna eta garrantzia emateko. Eta aldi berean herritarrak sentsibilizatzeko gaixotasun arraroak dauzkaten haurrek, eta hain familiek, laguntza behar dutela. Ostiraleko 19:00etan abiatu zen Errenteriatik, eta larunbateko 19:00etan iritsi Lezora Erice. Bitarte horretan, Oarsoaldeko errepide, bidegorri eta herrietatik ehunka herritarren laguntza, babesa eta izerdia izan zituen alboan. Ez zen behin ere bakarrik ibili Erice. Zabaldu nahi zuen mezuarekin bat egin zuten Oarsoaldean. Une hunkigarriak bizi izan zituzten martxan zeudenek ordu horietan guztietan zehar. Lezora, abenturaren helmugara iritsi zenean (egun osoko jaialdia egin zen bertan, Bekoerrota kiroldegian), leher eginda, Ericek esan zuen mundu honek ez duela zentzurik beharra dutenen aldeko lanik egiten ez bada, elkarren ondoan bizi garela mundu honetan, eta elkarrekin zoriontsu bizitzeak duen zentzuaz mintzo zen. Harrera ikusgarria egin zioten herritarrek, hunkigarria hura ere. Oarsoaldea pixka bat hobea da orain, auzolanaren eta elkartasunaren bidetik.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.